2019(e)ko abenduaren 10(a), asteartea

OLENTZERO JANGELAN

Hemen dira gabonak, eta aurten ere giroa somatzen da eskolako jangelan. Argazki batzuk egin ditugu nola geratu den ikus dezazuen. Zorionak bertako langileei!!!


Lehenengo txandako ikasleak Olentzerorekin bazkaltzen.




Olentzerok dagoeneko prest ditu umeen opariak.

2019(e)ko abenduaren 6(a), ostirala

2019(e)ko azaroaren 8(a), ostirala

2019(e)ko azaroaren 7(a), osteguna

SASKARATEKO TXANGOA


Urriaren 29an LH3 eta LH4 Saskaratera joan ginen. Goizeko 9:20an abiatu ginen eta arratsaldeko 15:45ean bueltatu ginen.


 Igoera luze bat eta gero Saskaratera iritsi ginen!! Gurdibide batetik igo ginen eta gaztain asko zeuden. Noizbehinka planoan begiratzen genuen.


Txoko berezi hauek aurkitu genituen: kobazulo bat, zuhaitz erraldoi bat eta orbelaz betetako toki polit bat.



Belazera iritsi ginenean, jolasten hasi ginen bazkaria ahaztuta. Kriston toki pila zegoen eta korrika eta saltoka hasi ginen. Bazkaldu orduko argazki batzuk atera eta joan egin ginen.

 




Jaitsiera hasi eta borda txiki bat ikusi genuen. Bidean jolas batzuk egin genituen.



OSO ONDO PASA GENUEN !!!!

2019(e)ko urriaren 31(a), osteguna

LARRAULERA IRTEERA LH1 ETA LH2





ESKOLATIK ATERA GINEN.

1. MAILA  ETA   2. MAILAKOAK ELKARREKIN  JOAN  GINEN.
                   






ASTEASUKO PLAZARA IRITXI GINEN

ETA LARRAULERAKO BIDEA

JARRAITU GENUEN.



ERROTARA IRITXI GINEN ETA PELLO ERROTAREN BERTSOA KANTATU GENUEN.ERROTA PUSKATUTA IKUSI GENUEN.  




LARRAULEKO HERRIRA

IGOTZEN ARI GINEN.

HEMEN ALDAPA GOGORRA ZEGOEN.







GERO  JATEN    HASI   GINEN.  OSO   GOXOA  ZEGOEN  JANARIA.






               MARRAZTEN  ETA MARGOTZEN  EGON GINEN.

MARRAZKI   POLITAK   EGIN GENITUEN.  




LARRAULETIK JEISTEN KIDEZ-KIDEREKIN PLAZARA JOATEKO ETA BERAN JOLASTU GINEN.