2019(e)ko azaroaren 7(a), osteguna

SASKARATEKO TXANGOA


Urriaren 29an LH3 eta LH4 Saskaratera joan ginen. Goizeko 9:20an abiatu ginen eta arratsaldeko 15:45ean bueltatu ginen.


 Igoera luze bat eta gero Saskaratera iritsi ginen!! Gurdibide batetik igo ginen eta gaztain asko zeuden. Noizbehinka planoan begiratzen genuen.


Txoko berezi hauek aurkitu genituen: kobazulo bat, zuhaitz erraldoi bat eta orbelaz betetako toki polit bat.



Belazera iritsi ginenean, jolasten hasi ginen bazkaria ahaztuta. Kriston toki pila zegoen eta korrika eta saltoka hasi ginen. Bazkaldu orduko argazki batzuk atera eta joan egin ginen.

 




Jaitsiera hasi eta borda txiki bat ikusi genuen. Bidean jolas batzuk egin genituen.



OSO ONDO PASA GENUEN !!!!

1 iruzkin: